Alberto Irazu - Rocka Puntua! liburuaren egilea 2018-05-03

"Bertsolaritzak ikasi ditu rock&roll eta twist"

Alberto Irazuk bertsoa eta rock musikaren arteko harremanak aztertu ditu Rocka puntua! liburuan.

Mende erdi luze pasa da Uztapideri "Ikasi al dituzu/rock&roll eta twist" puntua jarri ziotenetik. Alberto Irazuk (Andoain 1970) bertsolaritza eta rockaren arteko harremana aztertu du Rocka puntua! lanean. Sareko plazari adierazi dionez, bertsolaritzak bai ikasi ditu rock&roll eta twist baina, era berean, oraindik bertsolaritzan lanketa eremu zabala ikusten du rock erritmoen inguruan.

Errobi eta Bertso Hop
Erreferentzia gisara grabatutako lehen diskoa hartuta, Errobi taldea izan da bertsoa eta rock uztartzen lehena, Gure Lekukotasuna diska 1975an, Daniel Landarten bertsoekin. 80. hamarkadan, Andoaingo gaztetxe bueltako rock giroan bertsoak izan zuen presentzia handia aztertzen du egileak eta 1990ean etorri zen eztanda, batez ere Negu Gorriak taldearen Bertso Hop kantuarekin, Peñagarikano eta Egañaren txapelketako bertso haiekin.

Elkarrizketa honetan Alberto Irazuk Rocka puntua! liburua idazteko motibazioak eta bere tesi nagusiak plazaratzen ditu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu