Lanku beka 2018-05-08

Bigarrenez martxan da Lanku Beka

Bigarrenez martxan da Lanku Beka
Bertsolaritza muinean duen emanaldi berri bat sortzea eta garatzea da Lanku Bekaren helburua, eta baita sortzaileekin elkarlana sustatzea ere. 2016an Ane Labaka eta Beatriz Egiazabal saritu zituen bekak, eta "Erradikalak gara" emanaldia jarri zuten abian.

 2016an pausu berri bat eman zuen Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak, bertsoa muinean zuen emanaldi bat garatzeko beka deialdia eginez. Orduko hartan Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egiazabal ipuin kontalariaren lanak jaso zuen saria, eta hortik abiatu zen "Erradikalak gara" saioa. Geroztik dozenaka emanaldi egin dituzte.

 Bigarren deialdia martxan

 Aurten bigarrenez egin du Lankuk bekaren deialdia. Bi helburu ditu bekak: bertsolaritza muinean duen emanaldi berri bat sortu eta laguntzea eta Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea. Eta eskatzen dena ere horixe da: bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Hala, beka deialdian parte hartu nahi duenak emanaldiaren inguruko txostena osatu beharko du, lau orrialdekoa gehienez, eta honako puntu hauek jasotzen dituena:


 -Emanaldiaren gaia eta ideia nagusia
 -Emanaldiak helburu izango duen publikoa
 -Gidoiaren lanketan parte hartuko duten sortzaileen perfilak, euren izenak zehaztu gabe
 -Gidoiaren laburpena eta azalpena
 -Gidoiaren 2 orrialdeko lagin bat

 Ekainaren 15ean itxiko da epea

 Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean itxiko da. Epaimahaiak uztailaren 2a baino lehen emango du hartutako erabakiaren berri, eta sarituak edo sarituek 3 000 euroko ordaina jasoko dute. Saritutako lana abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»