Plazatik Gaztetxera 2018-05-14

Jokin Bergara irabazle Plazatik Gaztetxeran

Jokin Bergara irabazle Plazatik Gaztetxeran
Oier Etxeberria eta biak jokatu zuten buruz burukoa. Horiez gain, Urko Arregi, Manex Astigarraga, Aitor Zubikarai eta Ane Belokik osatu zuten seikotea.

Jokin Bergarak irabazi du Plazatik Gaztetxerako finala,Oier Etxeberriarekin buruz burukoa jokatuta. Urko Arregi, Manex Astigarraga, Aitor Zubikarai eta Ane Belokik osatu zuten finaleko seikotea. Finala Ondarroako gaztetxean jokatu zen joan den larunbat arratsaldean, aretoa lepo beteta zegoela.

Bertso hautaketa sarean
Finaleko bertso hautaketa zabala sarean izango da asteazkenetik aurrera Bertsoa.eus-en.

24 bertsolarik hartu dute parte
Plazatik Gaztetxera txapelketan 24 bertsolarik hartu dute parte, eta publiko aldetik, orohar, oso harrera beroa izan du. Txapelketa hau zazpi herrietako gazte asabladek antolatzen dute elkarlanean eta gaztetxetan egiten dira saio guztiak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»