Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea 2018-05-14

Ander Elortegi, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo irabazle asteburuko saioetan

Ander Elortegi, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo irabazle asteburuko saioetan
Udaberriko faseak dituen hamahiru saiotatik hamar jokatu dira dagoeneko eta maiatzaren 26an jakingo da udazkenean hasiko direnen zerrenda.

Bizkaiko Txapelketako udaberriko faseko hiru saio jokatu dira asteburuan, bat Elorrion eta bi Getxon. Hamahirutik hamar jokatuta daude beraz eta datozen bi asteburuetan izango dira beste hirurak. Ander Elortegi nagusitu zen Elorrioko Arriola antzokian. Hona hemen sailkapena:

  1. Ander Elortegi 178
  2. Aitor Esteban 159,5
  3. Iker Uriarte 154
  4. Unai Agirre 148,5
  5. Jon Arano 142
  6. Ander Anakabe 141

Getxo bi final zortziren jokatu ziren goiz eta arratsalde, Fadura kiroldegian. Goizean Peio Ormazabal nagusitu zen eta Eneko Abasolo 'Abarkas' arratsaldeko saioan. Hona hemen puntuaketak:

Goizeko saioa

  1. Peio Ormazabal 170
  2. Gorka Pagonabarraga 167
  3. Ibai Amillategi 162
  4. Eneko Aldana 158,5
  5. Josu Landeta 150,5
  6. Axier Goñi 139,5

Arratsaldeko saioa

  1. Eneko Abasolo 175
  2. Iñaki Iturriotz 163
  3. Garazi Navarro 151
  4. Jone Larrinaga 150,5
  5. Mikel Galarza 145,5
  6. Beñat Romero 144

 

Areatza, Erandio eta Abadiñon jokatuko dira azken hiru saioak. Fase honetatik gehienez 30 bertsolari pasako dira, udazkenean final laurdenetan zuzenean hartzeko eskubidea duten zenbat bertsolarik izena ematen dutenaren arabera. Datu hori sailkapen fasea amaitzerako jakingo da. Hamairutik hamar saio jokatuta honela dago behin behineko sailkapena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza