Herbehereetan, Fryslân kulturan 2018-05-15

'Bartelje', Frisian bertsolaritza pizteko ahalegina

'Bartelje', Frisian bertsolaritza pizteko ahalegina
BEC-en izan zen frisiar talde bat eta bertsolaritzarekin liluratuta euren lurretan lantzea pentsatu dute. Ostiralea "Bartelje!" proiektua aurkeztuko dute, (Bertsolaritza frisieraz). Eta baita, "Hizkuntza gutxitu baten arrakasta" film dokumentala ere, euskal bertsolaritzaren fenomenoaren berri emango duena, eta frisiarrak arte mota hori beren herrian abiarazteko egiten ari diren ahalegina deskribatuko duena.

BEC-eko sua Europara zabaltzen ari da. Finalean, atzerritik etorritako hainbat ordezkariren artean, frisiar talde bat izan zen Barakaldon. Bertsolaritzarekin liluratuta ahozko kantu inprobisatua euren lurretan lantzea pentsatu dute: 'Bartelje!' jarri diote izena Frisiako bertsolaritzari. 'Bartelje' hitzak, 'boartsje' (jolastu) aditzari keinu egiteaz gain, 'bataila' ere iradokitzen duelako, lehiaren zentzuarekin ulertuta. Leeuwardenen aurkeztuko dute proiektua, ostiral honetan egingo den ekitaldian, Leeuwarden Fryslân 2018 kultur hiriburutzaren hizkuntzen gunean. 

'Hizkuntza gutxitu baten arrakasta' dokumentala
Ekitaldi berean Hizkuntza gutxitu baten arrakasta film dokumentala ere aurkeztuko dute, euskal bertsolaritzaren fenomenoaren berri emango duena, eta frisiarrak arte mota hori beren herrian abiarazteko egiten ari diren ahalegina deskribatuko duena. Frisiako telebistan zein Herbehereetako telebista nazionalean ere emango dute asteburu honetan.

Dokumentala MEM aretoan estreinatu ondoren, eta bertso bat zer den ulertzeko arauak azaldutakoan, nahi duen orok bertsotan saiatzeko aukera izango du. Antolatzaileek 150 lagun inguru gonbidatu dituzte (idazleak, poetak, slam poetak, artistak, hizkuntza txiki eta gutxituen zaleak) gau berezi hori beraiekin partekatzera.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza