Oihane Perea - Elkarrizketa 2018-05-17
Oihane Pereak (Gasteiz, 1977) bizitza osoa darama bertsoari eta bertsolaritzari oso lotua. Umetan eskolan zabaldu zitzaizkion bertsolaritzaren ateak. Azken urteetan barne lanketa egin duela dio, eta bere bertso estiloa emozioen bueltan ikusten du batez ere. Bere bizipenetatik abiatuta kantatzea du gustuko. Entzule gisa ere, "bertsolari bat benetan ari denean... goitik behera mugitzen zaitu" dio. 2006an Bertso Kabareta egin zuen Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarrarekin batean. Urte betean 69 plaza egin zituzten, librean euren buruari egoerak jarrita eta oso harrera ona izan zuten, batez ere emakume helduen partetik, dio Pereak.
Txapelketak, gazi-gozo
Txapelketak sentsazio gazi-gozoak utzi dizkio. Gozoak Arabakoak, gaziagoak Euskal Herrikoak, lautan kantatuta. Arabako Txapelduna da egun eta datorren urtean ere parte hartzekotan da. Euskal Herrikora ez du uste itzuliko denik.
Oihane Pereak transmisioan ere esperientzia handia du eta bere gogoeta utzi du sareko plazan.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu