Larunbatatean jokatu zen 2018-05-21

Elixabet Etxandi irabazle Xapelgoan

Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri ariko dira Euskal Herriko finalean; Lapurditik, Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla; eta Xiberotik Haritz Capot,

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko eskolarteko Xapelgoaren finala jokatu zen larunbatean Hazparnen, Haritz Barnea zineman. Ekhi Perrier, Hodei Renteria, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri aritu ziren kantuan, Julene Etxeberrik gaiak emanda. Zortziko handi, txiki, puntu erantzuna, habanera oinak emanda eta bakarka aritu ziren bertsotan. Izpurako Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi zuen txapela bertsotan oso maila ona erakutsita. Miren Artetxeren eskutik jaso zuen txapela.

Epaile lanetan, Jexus Arzallus, Joakin Arregi eta Lierni Elortza aritu ziren. Eta sariak ematen oholtza gainean, Miren Artetxe eta Ortzi Idoate bertsulariak.

Euskal Herriko finala Saran ekainaren 9an
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko finala jokatuta, erabakita gelditu da Euskal Herriko finalean kantatuko dute taldea: 

Lapurditik: Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla;
Baxenabarretik: Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri;
Xiberotik: Haritz Capot;
Gipuzkoatik: Haizea Arana eta Aner Peritz;
Arabatik: Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubieta;
Bizkaitik: Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka; 
Nafarroatik: Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain.

 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu