Oholtzapetik ekimena Araban 2018-05-22

Felipe Zelaieta ere finalera

Felipe Zelaieta ere finalera
Felipe Zelaieta izango da hirugarren bertsolaria Oholtzapetik ekimeneko bukaerako jaialdian, Laudion jokatu zen saioan entzuleek hala erabakita. Laudioko Aretako Kultur Etxe kanpoaldean izan zen pasa den ostiralean OHOLTZAPETIKeko azken aurreko saioa finalaren aurretik. Giro bikainean elkartu ziren Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta, Lierni Altunaren agindutara.

Azken kanporaketa Izarran
Oholtzapetik ekimeneko laugarren eta azken kanporaketa ostiralean da, Izarran, herriko plazan, arratsaldeko 20:30ean: Jagoba Apaolaza, Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Markel Yoller izango dira kantuan eta gai jartzen Aintzane Irazusta.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza