Oihana Bartra - Elkarrizeta 2018-06-01

"Umorerako joera dut baina nahi ditut beste eremu batzuk ere gehiago landu"

Oihana Bartrak (Bilbo, 1984) bertsolaritzari inoizko dedikaziorik handiena eskaintzen dio azken urteotan eta aspaldiko gusturen dabil kantuan plazan. Etxetik eta umetatik datorkio zaletasuna eta ikastolan eman zituen lehen pausoak. Formato guztiak ditu atsegin, baina, txikietan moldatzen da erosoen. Umorerako joera duela aitortzen du, baina, orain arteko baliatu izan duen umore erregistrotik urruntzeko premia ere sentitzen du Bartrak.

Hizkuntzari dagokionez, berea hiriko hizkera urbanoa dela dio eta defendatzen du horretan kantatzea ere ekarpen bat dela. Joan den Txapelketa Nagusian ez zen aho zapore gozoarekin gelditu baina Bizkaikora ilusioz doa. Generoari dagokionez, aurrerapausoak ikusten ditu emakumeen ahalduntzean baina kezkatuta dago batez ere gizonezkoak geldirik ikusten dituelako. Hori guztia eta gehiago Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa zabalean.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu