Durangaldeko Kopla Txapelketa 2018-06-04

Gorka Pagonabarragak irabazi du Durangaldeko Kopla txapelketa

Gorka Pagonabarragak irabazi du Durangaldeko Kopla txapelketa
Elorrioko gaztetxean berarekin batera aritu ziren kantuan Eneko Abasolo "Abarkas", Bittor Altube, Txaber Altube, Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Aitor Bizkarra, Eneko Barruetabeña, Aitor Esteban, Manu Goiogana, Unai Iturriaga, Ander Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea.

Gorka Pagonabarraga gazteak irabazi du Durangaldeko V. Kopla Txapelketa. Elorrioko Gaztetxean ostiralean eta hamahiru bertsolari aritu ziren kantuan: Eneko Abasolo 'Abarkas', Bittor Altube, Txaber Altube, Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Aitor Bizkarra, Eneko Barruetabeña, Aitor Esteban, Manu Goiogana, Unai Iturriaga, Gorka Pagonabarraga, Ander Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea. Buruz burukora 'Abarkas' eta Pagonabarraga iritsi ziren, eta bertsolari gazteak jantzi zuen txalapata.

Hona hemen irabazlearen bukaerako agurra

(Argazkia: www.anboto.org)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza