Eskolartekoa 2018-06-08

Eskolartekoa: 30 urtera heldu den plaza

1989an jokatu zen lehenengo aldiz Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. 30 urteko ibilbide honetan aritutako hainbat bertsolari elkarrizketatu ditugu: Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Maddalen Arzallus, Aroa Arrizubieta, Igor Elortza eta Oihana Bartra.

 1989an jokatu zen lehenengoz Euskal Herriko Eskolartekoa. Lehendik ere hainbat txapelketa egin ziren arren, 1989an Donostiako Karmelo Baldan egindakoa hartzen da lehendabiziko Euskal Herriko Eskolartekotzat.

 Bertsolari askoren hasierako plaza

 1989az geroztik gaur egun plazan dabiltzan bertsolari gehienak igaro dira Eskolartekoetatik. Guk horietako zenbait elkarrizketatu ditugu Eskolartekoan bizi izan zituzten sentsazioak berritzeko: Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus, Igor Elortza, Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Etxahun Lekue eta Aroa Arrizubieta.

 Larunbatean Saran

 Larunbatean jokatuko da 2018ko Euskal Herriko Eskolarteko finala, Saran. Goizeko 11:00etan hasita, honako bertsolari hauek ariko dira bertsotan: Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubieta Arabatik; Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri Baxenafarroatik; Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla Lapurditik; Oihana Arana eta Aner Peritz "Euzkitze" Gipuzkoatik; Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka Bizkaitik; Xabat Illarregi eta Ekiñe Zapiain Nafarroatik eta Haritz Capot Zuberoatik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza