3.000 euroko saria 2018-06-11

Lanku Bekara lanak aurkezteko azken eguna ostiralean

Lanku Bekara lanak aurkezteko azken eguna ostiralean
Bertsolaritza muinean duen emanaldi berri bat sortzea eta garatzea da Lanku Bekaren helburua, eta baita sortzaileekin elkarlana sustatzea ere. 3.000 euroko saria da.

Ostiral honetan amaituko da Lanku Bekarako proposamenak aurkezteko epea, ekainaren 15ean. Lankun Bekak 3.000 euroko saria eskaintzen du bigarren edizio honetan. Bi helburu ditu bekak: bertsolaritza muinean duen emanaldi berri bat sortu eta laguntzea eta Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea. Eta eskatzen dena ere horixe da: bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Hala, beka deialdian parte hartu nahi duenak emanaldiaren inguruko txostena osatu beharko du, lau orrialdekoa gehienez, eta honako puntu hauek jasotzen dituena:


 -Emanaldiaren gaia eta ideia nagusia
 -Emanaldiak helburu izango duen publikoa
 -Gidoiaren lanketan parte hartuko duten sortzaileen perfilak, euren izenak zehaztu gabe
 -Gidoiaren laburpena eta azalpena
 -Gidoiaren 2 orrialdeko lagin bat

Abendu aurretik estreinua

Epaimahaiak uztailaren 2a baino lehen emango du hartutako erabakiaren berri, eta sarituak edo sarituek lana abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko dute.

2016an martxan jarritako ekimena
2016an pausu berri bat eman zuen Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak, bertsoa muinean zuen emanaldi bat garatzeko beka deialdia eginez. Orduko hartan Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariaren lanak jaso zuen saria, eta hortik abiatu zen "Erradikalak gara" saioa. Geroztik 50 emanalditik gora egin dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra