Bertso Udalekuak 2018-07-05

Orion hasiko dira Bertso Udalekuak

Orion hasiko dira Bertso Udalekuak
Aurtengoan Orion (Gipuzkoan), Irañetan (Nafarroan), Muxikan (Bizkaian), Idauze-Mendin (Zuberoan) eta Zuhatzan (Araban) izango dira txandak. 9 eta 18 urte bitarteko 200 gazte eta gaztetxok hartuko dute parte aurtengoan. Elkarrekin harremana egin eta bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dute, giro ederrean.

 Iritsi da uda eta udarekin batera, urtean zehar bertsolaritza lantzen aritu diren gazte eta gaztetxo askok hain gustuko duten ekimena ere bai: Bertso Udalekuak.

 Orion lehendabiziko txanda

 Larunbat honetan abiatuko dira aurtengo Bertso Udalekuak. Orion izango da lehendabiziko txanda, Itxaspe baserrian. Uztailaren 13ra arte bertan ibiliko dira, elkarrekin harremanak sendotu eta bertsolaritza ezagutzen.

 200 gazte eta gaztetxo

 Aurtengoan 9 eta 18 urte bitarteko 200 gazte eta gaztetxo elkartuko dira Bertso Udalekuetan. Bost txanda izango dira. Orion (Gipuzkoan) uztailaren 7tik 13ra bitarte izango da lehendabiziko txanda eta ondoren etorriko dira Irañeta (Nafarroa), Muxika (Bizkaia), Idauze-Mendi (Zuberoa) eta Zuhatza.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza