Lanku Beka 2018-07-13

'Tan takatan' kopla eta flamenkoa batzen dituen proiektuak jaso du Lanku Beka

'Tan takatan' kopla eta flamenkoa batzen dituen proiektuak jaso du Lanku Beka
Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren proiektua da Tan takatan. Urte bukaerarako aurkeztuko dute lana.

Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak jaso dute aurtengo Lanku Beka, Tan takatan proiektuari gauzatzeko. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso dute saria gaur Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Tan takatan kopla eta flamenkoa bateratzen dituen egitasmoa da eta urte bukaerako izango da prest.

Zortzi lan aurkeztu dira
Lanku enpresak bertso edukien sormenerako sortu duen bekaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Bekaren helburuak bi dira: batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, berriz, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.

Guztira bederatzi lan aurkeztu dira bigarren edizio honetara eta lan guztiak ongi baloratuak izan dira epaimahaiaren aldetik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza