San Juanak ospatzen ari dira hainbat herritan 2009-06-24

Hainbat bertso-saio izango dira gaur

Arantza, Andoain, Arizkun, Saldias, Urretxu, Leioa, Markiña-Xemein, Legazpi eta Pasai Donibanen izango dira saioak.
 San Juan eguna da gaur. Hori dela eta, hainbat bertso-saio ospatuko dira.

 Arantzan bertso-bazkaria izango da Zahar txokon.

 Andoainen bertso-jaialdia ospatuko dute arratsaldeko 19:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Amets Arzallus
  Unai Muñoa
  Fredi Paia
  Oihane Perea
  Jokin Sorozabal
  Maialen Lujanbio

 Arizkunen bertso-poteoan ibiliko dira bertsolariak, arratsaldeko 19etatik aurrera. Jon Elizetxe eta Julen Zelaietak kantatuko dute. Saioa plazatik abiatuko da.

 Saldiasen bertso-bazkaria izango da eguerdiko 14etan, herriko ostatuan.

 Urretxun eguerdiko 12etan kantatuko dute bertsolariek.

 Leioan arratsaldeko 18etan izango da saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

  Maddalen Arzallus
  Xabier Silveira
  Iratxe Ibarra
  Igor Elortza
  Xabi Paya

 Markina-Xemeinen, Amallo auzoan, bertso-bazkarian kantatuko dute Andoni Egañak eta Mañukortak.

 Legazpin Telleriarte auzoan izango da saioa, 12etan.

 Azkenik, Pasai Donibanen bertsoz bertso ekimena izango da herriko kaleetan zehar, gaueko 12etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu