Bertso-agenda 2018-09-21

Bertsoa, molde ezberdinetan asteburuan

Bertsoa, molde ezberdinetan asteburuan
Zaldibar, Zubieta, Durango, Iruñea, Donapaleu, Mendiola, Ituren, Lazkao, Lizarra, Urnieta, Larraul, Irura, Mungia, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane eta Errenteria bertso-plaza asteburuan. Informazio gehiago sareko plazan.

Ostiralean bertso-afariak, emanaldi bereziak eta sariketak

Zaldibarren eta Iruñean bertso-afari bana antolatu dute eta bertan kantuan izango dira hurrenez-hurren Maddalen Arzallus eta Jon Maia eta Sustrai Colina eta Alaia Martin.

Zubietan"Erradikalak gara" emanaldi bereziaz gozatzeko para izango da iluntzeko 22:00etan hasita Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik.

Durangon bertsoak eta zientziak bat egingo dute eta uztarketa horretan kantuan arituko dira Aitor Sarriegi eta Jone Uria "Jakinduriek mundue erreko dau" izeneko emanaldian. Bertsozientzia saioa Kike Amonarrizek gidatuko du, 19:00etan Plateruena kafe antzokian.

Hernandorena bertsu sariketako bigarren kanporaketa jokatuko da Donapaleun. Kantuan arituko dira Sarai Robles, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Ane Zuazubizkar, Jokin Bergara eta Irati Alcantarilla. Bertso-saioa iluntzeko 21:00etan hasiko da Aldaka Gaztetxean. 

Larunbatean bertso-bazkaria, Lazkao Txikirekin kantaldia eta bertso-afaria

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso-bazkaria ospatuko da Mendiolako Batzar exean. Aintzane Irazustak gaiak jarrita kantuan arituko dira Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre.

Lizarranbertso-bermuta antolatu dute 13:30etan bertaratzen diren guztien gozamenerako.

Iturenen Joaldunen eguna ospatuko da eta bertan ere bertsoak entzuteko aukera izango da Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegik kantatuak.

Lazkaon, herriko bertsolari famatua den Lazkao Txikiri omenaldia antolatu dute. Goizeko 11:00etan ibilaldia abiatuko da Abalin baserritik eta 12:00etan bertsoak entzuteko parada. Kantuan arituko dira Eñaut Agirre, Unai Agirre, Xabier Amuriza, Euxebio Igartzabal, Mikel Mendizabal eta Millan Telleria.

Afaria eta bertsoak hori izango da Urnietako Oianume sagardotegiko menua iluntzeko 21:00etan hasita. Bertso kantari Unai Agirre eta Agin Laburu.

Astea amaitzeko jaialdia, bertso-bazkaria eta emanaldi bereziak

Eguerdiko 12:00etan hasita bertso-bazkaria antolatu dute Ahatsa-Altzieta-Bazkazanen, Baxenabarrean. Kantuak arituko direnak Amets Arzallus eta Patxi Iriart.

Galiziako Reguefeirak eta Bertsolariekin Atlantikaldia antolatu dute eguerdiko 13:00etan Erretenteriako kalekaian.

Mungian, bertso-bazkaria eguerdiko 15:00etatik aurrera. Kantuan arituko dira Mikel Goiriena, Ibon Larrazabal "Larra", eta Jone Larrinaga.

Arratsaldeko 18:00etan bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango da Irurako jaietan. Bertan, Amaia Agirreren aginduetara kantatuko dute Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluzek.

Azkenik, iluntzeko 19:30etan "Lau sasuak" emanaldi berezia eskeiniko dute Larraulgo elizan. Bertan, vivaldiren "Lau urtaroak" interpretatuko dute euskal galbahetik pasa; biolinekin batera, txalaparte, txirula, zintzakarriak...

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra