Hernandorena Sariketa 2018-09-24

Txaber Altube eta Jon Gurrutxaga ere Hernandorena sariketako finalera

Txaber Altube eta Jon Gurrutxaga ere Hernandorena sariketako finalera

Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko zen ostiralean Donapaulen. Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Jokin Bergara, Jon Gurrutxaga Urbieta, Sarai Robles eta Ane Zuazubizkar Iñarra aritu ziren kantuan eta beste bi finalista utzi ditu kanporeketak: Txaber Altube abadiñarra eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra.

Aurreko kanporaketan, Aitor Servier azkaindarra eta Asier Galarza muxikarra sailkatu ziren finalerako.

Azken kanporaketa Baigorrin, ostiralean
Hernandorena Sariketako hirugarren eta azken kanporaketa ostiralean jokatuko da, Baigorrin: Maialen Akizu, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Lurdes Ondaro, Eli Pagola eta Maddi Sarasua Laskarai ariko dira bertsotan, Bixentenian, 21:00etan. Horietatik bi sailkatuko dira finalerako, seiko taldea osatuz.

Finala Hazparnen, urriaren 5ean
Hazparneko Ttattola gaztetxean jokatuko da finala, urriak 5, ostiralez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza