Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-09-27

Ilusioz eta lanerako gogoz

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak atzo egin zuen parte hartzaileei begirako aurkezpena. Ilusioz eta txapelketa eder bat egiteko grinez daude parte hartzaileak.

Sintonia, dantza, magia pixkat, talde argazkia... Bizkaiko Bertsolari Txapelketak hasi du udazkeneko bidea. Bilboko Kafe Antzokian elkartu ziren bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta antolakuntzako kideak, motorrak berotze aldera.

Bertsoa.eus-ek txapelketan lehen aldiz parte hartuko duten bi bertsolari gazte eta esperientzia handiko beste bi elkarrizketatu zituen: Josune Aramendi, Gorka Pagonabarraga, Etxahun Lekue eta Jone Uria. Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragileak txapelketa honen helburuak azaldu zizkigun.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza