Iluntzeko 21etan izango da saioa, Gaztainoko Bukagaitz elkartean 2009-06-26

Txantxangorri saria jokatuko da gaur Errenterian

Herriko bertsolariak ariko dira kantuan: Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Josu Oiartzabal, Haritz Casabal, Manex Mujika, Asier Etxeberria eta Gorka Etxeberria.
 Txantxangorri saria jokatuko da gaur Errenterian. Gaztaino auzoan izango da saioa, Bukagaitz elkartean, iluntzeko 21etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Josu Oiartzabal
 Haritz Casabal
 Manex Mujika
 Asier Etxeberria
 Gorka Etxeberria

 Sarrerak 15 eurotan daude salgai Arkaitza tabernan.

 Iaz Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan zen irabazle.

 Aurtengo edizioak berrikuntza bat dauka. Orain artean Madalen jaiak hastear zeudela egiten zen saioa, baina aurten aurreratu egin da. Gainera, lehenengo aldiz jokatuko da Gaztaño auzoan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu