Hitzetik Hortzera telebista programa 2018-10-04

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan

Hitzetik Hortzera itsasoan murgilduko da igande honetan
Aspaldikoa da bertsolaritzak itsasoarekin duen harremana. “Balearen bertsoak” dira horren froga ezagunenetako bat. Bigarren programan Oriora joango gara eta bertan itsasoa eta bertsolaritza ondouztartzen dituen Ibai Esoian ezagutuko dugu. Horrezgain, Bermeoko bertso-saioko bertsoaldiak entzungo ditugu.

                  Ibai Esoain, arrantzalea eta bertsolaria

                  Orion jaio, hazi eta bizi da Ibai Esoain, 2018ko Basarri bertso-paper lehiaketako irabazlea. Aurten “Sigi-Saga” izeneko bertso-sortarekin lortu du XXXIV. Basarri saria irabaztea. Esoainek angula arrantzaren kontakizuna egiten du, pertsonaren barne motibazioetan barrena, beregan eragin handia izan zuen osaba Manuelengana hurbilduz eta baita zenbat kritika eginez ere. Eider eta biak txalupan itsasoratuko dira eta arrantza, bertsoa, inspirazioa etab izango dituzte hizpide. Mundu ezberdinak nola uztartzen diren azalduko digu Esoainek.

                  Bertso jarriak

                  XVIII. mende bukaeran bertso paperak zabaltzen ziren gehienbat gertakizunen berri emateko, denetariko gaiak jorratuz. Jendeak buruz ikasten zituen eta bertsoari iraunkortasuna emateaz gain, bertsolarigaien eskola izan ziren eta gainera molde nahiz doinu berriak zabaltzen zituzten. Gaur egun ere badute bere lekua bertso paperek eta horietako bat antolatzen diren lehiketak dira. Bermeoko saioan Uxue Alberdik Thierry Biscay musikariaren disko berrirako idatzitako “100 alargunen dantza” kantua abestuko du. 1912ko galerna izugarriaz hitz egiten du letrak, 146 arrantzale hil ziren, gehienak bermeotarrak.

                  Bermeoko Andra Marietako bertso jaialdia

                  Bertsoaldi andana entzuteko aukera izango da programan zehar. Denboraldiko bigarrenean iraila amaieran Bermeoko Andra Mari jaietan egin zen bertso-saiora joango gara bertan kantatukoak entzuteko. Oholtza gainera igo ziren Fredi Paia, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Igor Elortza. Gai-jartzaile lanak Amaia Agirrek egin zituen. Horrez gain Donostiako Euskal Jaietako bertso-saiotik ere entzungo dugu bertsoaldiren bat eta baita historikorenbat berreskuratu ere.

                  Igande bazkalostean ETB1en

Hori dena igandean arratsaldeko 15:00etan Euskal Telebistako lehen katean. Eta zuzenean ikusi ezin duenak internetez ere izango dute aukera, EITBren Nahieran orrian

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu