Baionan aurkeztu dute 2018-10-03
Urriaren 12an hasiko da Taldekako Xilaba Gameren, Xiberoako Kantiniersak eta Lapurdiko Ostatu Batuak taldeen artean. Hamalau saioko ekimena jarriko da abian, 11 talde eta 44 bertsolari parte hartzaile dituela. Bertsularien Lagunak Elkarteak atzo egin zuen aurkezpena Baionan.
20 bertsolari berri
Buruz buruko lehia arindu eta talde giroaren aukerak jorratuko ditu Xilabak aurtengo edizioan. Talde babesean, datu adierazgarrienetako bat da aurtengoan 20 bertsolari berrik hartuko dutela parte lehenengoz Xilaban, ia denak gazteak. Horixe da Xumai Murua Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakariak azpimarratu duen elementu nagusietako bat.
Ligaxka, finalaurrekoak eta finala
Taldekako Xilabak hiru fase izango ditu. Ligaxka lehenik eta hor talde bakoitzak bi saio jokatuko ditu, bata etxean eta bestea kanpoan. Ondoren bi finalaurreko izango dira. Hiru multzoetako lehenbizikoak eta puntu gehien lortu dituena sailkatuko dira fase horretara eta saio bakarrera jokatuko da.
Azkenik, abenduaren 1ean finala, Baigorrin, bi talderen artean.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28