Iratxe Ibarra - Elkarrizketa 2018-10-04

"Urte batzuk barru gustatuko litzaidake nire lehengo dinamikara itzultzea"

Iratxe Ibarrak lasaixeago bizi du egun bertsolaritza eta plaza, beste zeregin batzuetan zentratuta. Etorkizunean ere gustatuko litzaioke bere bertso bidea lantzen jarraitzea, plazan zein erakartzen duten proiektuetan.

Iratxe Ibarra Foruria (Markina-Xemein, 1974) bertsolariaren testigantza ekarri dugu sareko plazara. Plazan, txapelketetan zein emanaldi berezietan bide luzea egina du Ibarrak. 2014an utzi zion txapelketari egun plaza aldetik lasaixeago dabil, baina oso gogotsu ere bai.

2006an Bertso Kabareta martxan jarri zuen, Oihane Perea eta Onintza Enbeitarekin batean, emakumezkoen gaiak ardatz hartuta. Planteamendu horretako lehen proiektua izan zen plazan.

Txapelketa kontuetan, Bizkaikoan ikusten zuen eroso bere burua, behar bada eremu ezagunagoa zuelako. Aitortu du Euskal Herrikoan ez duela inoiz emaitza onik lortu, Bizkaikoan zein Nagusian bietan berdin prestatu arren.

"Adinak eta errodajeak" liberazio puntu bat eman diote eta plazan gauza gehiago eta argiago esateko lizentzia ematen dio bere buruari.

Gaur egunean, ezin dio bertsolaritzari lehen besteko lehentasunik eskaini, baina, urte batzuk barru nahiko luke berriz ere bere lehengo martxara itzuli, izan plazetan izan emanaldi berezietan. Ikusten du hor bere burua, onartu arren "gero ez dagoela dena nor bere esku ere".

Kuoten kontuak, zalantzak
Genero kontuetan asko aurreratu dela uste du orokorrean. Balizko kuoten kontuak, aldiz, zalantzak sortzen dizkio, ikusten duelako 18-22 urteko mutilen gazte belaunaldi oso bat dela horren "biktima".

Emakume helduak plazan bertsotan ikustea ere garrantzitsu irizten dio, baina, zail ikusten du. "Amak bagaude, 40 urte bueltakoak bagaude, baina, amamak, 60 urte bueltakoak... hori zailagoa izango da, baina zergatik ez",

Hirugarren erregistroan bertsotan: batuatik bizkaiera estandarrera
Bertsozaleen belarriak ohituta daude, baita Txapelketa Nagusian ere, Iratxe Ibarra bertsotan bizkaieraz entzutera, bere betiko hizkera balitz bezala. Baina ez da horrela. Lopategirekin batuan ikasi zuten bertsotan eta halaxe egin lehen txapelketetan ere.

Gero, Amurizak jarri zituen bizkaiera estandarreko bidean: "Niretzat hirugarren erregistroa zen. Markinako azpi-euskalkia, batua eta bizkaiera estandarra". Kosta egin zitzaion, baina gaur egun beti horrela kantatzen du, ulermena arazo ez bada behintzat.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu