Udaletxe plazan izango da saioa, 19:30etan 2009-06-26

Bertso-saio bat izango da gaur Hernanin

Maialen Lujanbio, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallusek kantatuko dute. Gorka Tolosa izango da gai-jartzailea.
 San Joan festak ospatzen ari dira Hernanin. Hori dela eta, bertso-saioa izango da gaur Udaletxe plazan, arratsaldeko 19:30etan. Elur Txori elkarteak antolatu du saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Maialen Lujanbio
 Julio Soto
 Beñat Gaztelumendi
 Amets Arzallus

 Gorka Tolosa izango da gai-jartzailea. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du saioa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak