Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-10-07

Imanol Uria finalaurrekoetara

Imanol Uria finalaurrekoetara
Larunbatean jokatu zen lehenengo kanporaketa Gernika-Lumon.

Larunbatean hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udazkeneko fasea Gernika-Lumon eta Imanol Uria gailendu zen, hiru bertsolari hiru puntuko tartean izan zituen saioan. Algortarrak Berrizko finalaurrekoan kantatuko du. Lan puntuagarriak amaituta honela gelditu zen sailkapena:

Imanol Uria Albizuri                     451,5
Julen Erezuma Arzanegi
               449
Asier Galarza Garai                     448,5
Garikoitz Sarriugarte Onaindia     439
 Paule Ixiar Loizaga Legarra         414
Ion Barrocal Besga                     382,5

Saioan gaiak ematen Maite Berriozabal Berrizbeitia aritu zen. Epaimahaiko kideak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.

Lehen kanporaketako bertso hautaketa sareko plazan izango da astean zehar.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza