Pello Errota Sariketa 2018-10-09

Lazkoz eta Gaztelumendi ere Pello Errota Sariketako finalera

Lazkoz eta Gaztelumendi ere Pello Errota Sariketako finalera

Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen ostiralean Anoetan. Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Unai Gaztelumendi, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz  aritu ziren kantari, Imanol Artolaren esanetara, 70 bertsozaleren beroan, Mikela Sagasti aretoan.

Maila oneko saioa izan zen eta Eneko Lazkoz etxarri-aranaztarrak eta Unai Gaztelumendi añorgarrak lortu zituzten finalerako bi txartelak.

Finala Asteasun urriaren 20an
Urriaren 20an, larunbatez, Asteasun jokatuko da Pello Errota Sariketaren lehenengo edizioko finala. Bi kanporaketa izan dira eta bietako aurren-bigarrenak izango dira kantuan bertan:
Asier Azpiroz
Beñat Lizaso
Eneko Lazkoz
Unai Gaztelumendi

Finala bertso-afari formatuan izango da,  Iturriondo jatetxean. Txartelak 20€an salgai daude Iturriondon bertan, eta bertaratu ezin duenak erreserba egin dezake harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza