asteartetik igandera 2018-10-10

Abian da nazioarteko bira

Harrera oso beroa jaso zuten inprobisatzaileek lehen saioan, Iruñeko Zentral aretoa erabat beteta.

Ia 400 lagun bilduta hasi zen asteartean Iruñean Nazioarteko inprobisatzaileen bira. Tomasita Quiala repentista kubatarra, Araceli Araceli Argüello Argentinako payadorea, Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren kantuan, Iker Iriartek gaiak jarrita.

Publikoa bero
Gozatu ederra hartu zuen Iruñean elkartutako bertsozaleak. Antolakuntzak bertsolari, repentista eta payadoreen arteko konbinaketa desberdinak eskaini zituen, elkarrekin zein bakoitza banaka eta biziki eskertu zuen publikoak. Julio Soto deziman inprobisatzen ere ikusi genuen. Asteazkenean, Erandion izan zen zita.


Igandera arteko hitzorduak

Urriaren 11n, ostegunean, Hernanin
19:00etan, Biteri Kultur etxean
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

Urriaren 12an, ostiralean, Gasteizen
19:00etan, Beñat Etxepare antzokian
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa
Aurkezlea eta gai jartzailea: Maite Berriozabal

Urriaren 13an, larunbatean, Baionan
18:00etan, Cité des Arts École Superieure d’Arts-en
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria
Aurkezlea eta gai jartzailea: Maite Berriozabal

Urriaren 14an, igandean, Donostian
19:00etan, Antzoki Zaharrean
Inprobisatzaile gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto
Aurkezlea eta gai jartzailea: Iker Iriarte

Sarrerak
Nazioarteko bira ikusteko sarrerak sarean daude eskuragarri, gune honetan

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra