Taldekako Xilaba 2018-10-16

Jendetsu hasi da taldekako Xilaba

Jendetsu hasi da taldekako Xilaba
Gameren, Hendaiako 'Ostatu Batuak' taldeak eraman zuen garaipena. Altzumartan, Garaziko 'Otsoaren 7 umeak' taldea nagusitu zen. Ostiralean beste bi saio, Saran eta Heletan.

Erantzun beroa izan du Taldekako Xilabak lehenengo asteburuan. Ostiralean eta larunbatean jokatu ziren saioak Gameren eta Altzumartan, afari giroan.

Gameren, Hendaiako Ostatu Batuak taldeak eraman zuen garaipena, Kantiniersak taldearekin lehiatuta. Altzumartan, Otsoaren 7 umeak taldea nagusitu zen, Eskukula taldearekin neurtuta. Bi saioetan izan zen giro ederra.

Ostiralean beste bi saio
Ostiral honetan jarraituko du Taldekako Xilabaren ligaxkak eta bi saio jokatuko dira. Sarako Trinketean bata, Ezkorbrutak eta Kosta ala Kosta taldea neurtuko dira bertan. 20:00etan da eta bertsu saioa izanen da.

Bigarrena, Heletako gaztetxean ospatuko da 19:00etan: Dilindan taldea eta Sasi Bertsolariak elkartuko dira.  Bertsu talo afari formatuan da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza