Hitzetik Hortzera telebista programa 2018-10-19

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran

Unai Iturriagarekin asteburu pasa, Hitzetik Hortzeran
Bertsolarien bizitza, kanpotik begiratuta behintzat, ezegonkor ikusten da eta era berean, abentura eta misterio puntu bat ere badu, nahitaez. Igandeko programan Unai Iturriaga, bertsolari durangarrarekin joango gara Oñatiko eta Iurretako saioetara. Bertsolarien bizitza barrutik bizitzen ahaleginduko gara. Eta horrekin batera, Oñatiko eta Iurretako bertsoaldiez gozatuko dugu.

Asteburu berezia Unai Iturriaga bertsolariakin

Denboraldi berriko laugarren programan bertsolari baten bizitza barrutik nolakoa den ezagutzen saiatuko gara. Horretarako, Eider Perez Unai Iturriagarekin elkartuko da Durangon eta elkarrekin joango dira Oñatiko bertso-saiora. Bertsolariak asteburua iristen denean nolako aldartea izaten duen ikusiko dugu bidai horretan. Noiz pentsatzen du bertsolariak saioko hasierako agurra? Nolakoa izaten da etxerako bidea saioa ondo joan denean? Eta gustura geratzen ez direnean? Horiek eta beste hainbat galdera erantzungo dizkigu Iturriagak. Bertsolarien kotxeek hitz egingo balute…

Oñatiko jaietako bertso-saioa

Oñatiko Zubikoa kiroldegian Errosario jaietako bertso jaialdia egin zen. Oholtza gainera igo ziren Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaile lanak Egoitz Atxaga oñatiarrak egin zituen. Oso giro onean egin zen bertso-saioa, gai umoretsuak eta serioagoak jorratuz. Ezustekoren bat edo beste ere izan zen saioan zehar.

Iurretako Sanmigeletako bertso-saioa

Bertso-saioa da Iurretako Sanmigeletako kultur jarduera garrantzitsuenetako bat eta urtero lez, aurten ere bertsozalez gainezka izan da herriko pilotalekua. Kantuan aritu ziren Miren Amuriza, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Aitor Bizkarra, Abadiñoko bertsolari gaztea. Gai-jartzaile lanak Unai Iturriagak egin zituen.

Zer esaten dio kotxeak Imanol Lazkanori?

Igandeko programan Unai Iturriagaren autoan egingo dugu bidaia eta hain zuzen ere, historikoen atalean Imanol Lazkanok kotxearen lekutik kantatutako bertsoaldi bat ekarriko dugu. Lazkano ezaguna da kotxean bertsoak kantatzen joateko ohitura duelako. Iturriagak berak jarri zion bertsotarako gaia.

Igande bazkalostean ETB1en

Hori dena igandean arratsaldeko 15:00etan Euskal Telebistako lehen katean. Eta zuzenean ikusi ezin duenak internetez ere izango dute aukera, EITBren Nahieran orrian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra