Pello Errota Sariketa 2018-10-22

Eneko Lazkozentzat Pello Errota sariketako txapela eta Mikaela Elizegi saria

Eneko Lazkozentzat Pello Errota sariketako txapela eta Mikaela Elizegi saria

Pello Errota sariketa berriko finala jokatu zen larunbatean Asteasun eta Eneko Lazkozek eraman zituen bi sariak, txapela eta bertso onenaren Mikaela Elizegi saria. Pello Elizegi Pello Errota eta Mikaela Elizegiren ondorengoek eskutik jaso zituen Lazkozen sariak. Beñat Lizaso gelditu zen bigarren, Asier Azpiroz hirugarren eta Unai Gaztelumendi laugarren. Gaijartzaile lanetan Iker Iriarte aritu zen.

Topera beteta
Pello Errota sariketak oso harrera beroa izan du. Finalean 100 lagunetik gora bildu ziren afaritan eta aurreko egunetan agortu egin ziren sarrerak. Aurretik sei bertsolariko bi kanporaketa jokatu ziren. Adin tartea da sariketa honen berezitasun nagusia, 25-30 urte bitarteko bertsolariek hartu dute parte.

Sariketa hau Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak antolatu du, hainbat udal eta erakunderekin elkarlanean.

Bertsoak sarean astean zehar
Finaleko bertso hautaketa sarean izango da asteazkenetik aurrera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza