Taldekako Xilaba 2018-10-22

Sarako Ezkorbrutak eta Heletako Dilindan irabazle

Sarako Ezkorbrutak eta Heletako Dilindan irabazle

Saran eta Heletan jokatu ziren Taldekako XILABA Xapelketako ligaxken bigarren asteburuko bi saioak. Saran etxekoak nagusi, 'Ezkorbrutak' taldea,  Hendaiako 'Kosta ala Kosta' taldeakin lehiatu ondoren.

Heletan ere, etxeko "Dilidan" taldeak irabazi zuen Hendaiako "Sasi Bertsolariak" taldeko kideekin saioa eginda. Bi saioetan giro ederra izan da.

Taldekako Xilaba. Heleta.

Datorren ostiralean, urriaren 26
Urruñan  'Ostatu batuak' eta 'Ezkorbrutak' ariko dira kantuan, Berttoli elkartean, 19:30etan. Pausuko Xaia ostatuan, 'Kontrabanda' eta 'Mattinsalto', afalondoan. 20:00etan hitzordua.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza