Arabako Bertsolari Txapelketa 2018-10-22

Andere Arriolabengoa eta Irati Anda, Arabako Txapelketarako sailkatuta

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen eta bigarren kanporaketak jokatu dira asteburu honetan Maeztu eta Izorian. Bost kanporaketa izango dira eta hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2019ko txapelketarako. 2017ko txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean. Lehen txartelak Andere Arriolabengoak eta Irati Andak eskuratu dituzte. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da eta gainontzeko 8ak puntuazioaren araberan.

Maeztuko kanporaketako sailkapena
Andere Arriolabengoa    165 puntu
Aitor Ugarte                  161
Unai Anda                    160
Izar Mendiguren           158
Manu Bendala              154,5
Unai Gomez                 148,5

Izoriako kanporaketako sailkapena
Irati Anda                     169 puntu
Paula Amilburu              157
Unai Bengoetxea           152
Asier Rubio                   150,5
Markel Yoller                 144
Mikel Martin                  132

Datorren asteburuan jokatuko dira falta diren beste hiru kanporaketak, Bastidan, Agurainen eta Murgian

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza