Lankuren eskutik 2018-10-26

Anjel Larrañagak 'Lana festa bihurtuz' liburua aurkeztu du

Joxean Agirrek idatzi du liburua eta gaur aurkeztu dute Azkoitiako Urrategi auzoan.

'Lana festa bihurtuz' Anjel Larrañagari buruzko liburua aurkeztu dute gaur Azkoitian. Joxan Agirrek idatzi du eta Lankuren eskutik ondu da proiektua. Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzailea eta hirurak izan dira aurkezpenean.

Bertsolari eta trikiti munduko jendearen babesa ere izan du azkoitiarrak. Han izan dira besteak beste, Andoni Egaña, liburuaren Larrañagaren letragintzari buruzko iruzkina egin duena, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Mikel Mendizabal eta Imanol Lazkano.

Anjel Larrañaga bertsolaritza bidea eta trikiti munduan egindako lana uztartu ditu. Baina gaur aurreratu du bere bertso bildumari buruzko beste proiektu bat ere abian dela Auspoaren eskutik.

24 urtetik plazan
Anjel Larrañagak 45 urtetik gorako bidea egin du plazan. Hogeia lau urterekin egin zuen lehena, 1980an Txapelketa Nagusiko finalean kantatu zuen eta azken 30 urteotan bertsoa eta trikitixa uztartu ditu.
Datorren astean Bertsoari emandako elkarrizketa argitaratuko dugu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu