Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-10-29

Aitor Bizkarra irabazle Plentzian

Aitor Bizkarra irabazle Plentzian
Abadiñarrak Berrizko finalaurrekoan kantatuko du. Lau kanporaketa jokatu dira eta datorren igandean izango da azkena, Berriatuan.

Aitor Bizkarra abadiñarra nagusitu zen atzo Plentzian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan. Bizkarrak Berrizko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 18an. Irabazleak 461,5 puntu guztira.

   Aitor Bizkarra Ruiz                       461,5
   Julen Ibarguengoitia Ordorika       440,5
   Gorka Pagonabarraga Agorria       433
   Peru Vidal Gurrutxaga                  433
   Peio Ormazabal Villanueva            421,5
   Arkaitz Zipitria Mendizabal           365,5

Saioan Zihara Enbeita Gardoki ibili zen gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia osatu zutenak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Azken kanporaketaren faltan
Lau kanporaketa jokatuta saioko lau irabazleek jada eskuratu dute finalaurrekorako txartela zuzenean: Imanol Uriak, Malen Amenabarrek eta Txaber Altubek eta Aitor Bizkarrak, igande honetan. Kanporaketa fasetik 10 bertsolari pasako dira: bost zuzenean eta beste bost puntuazioz. Ikusi hemen behin-behineko sailkapena.

Azken kanporaketa Berriatuan, azaroaren 4an Mendibarren frontoia. 17:00etan   

Asier Alcedo Cano
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Itxaso Paia Ruiz
Josune Aramendi Perez
Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
Oihana Bartra Arenas

 

Sarrerak
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri eta egunean bertan takilan ere izango dira.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu