Taldekako Xilaba 2018-10-29
Taldekako Xilabako bi saio jokatu dira asteburuan Urruñan eta Pausun. Urruñako Berttoli elkartean, Ezkorbrutak nagusitu ziren, Ostatu Batuak taldearekin jokatutako saioan. Pausun, Xaia ostatuan, Mattinsalto gailendu zen, Kontrabanda taldearekin neurtuta.
Larunbatean beste bi saio
Asteburu honetan ere, Taldekako Xilabako beste bi saio jokatuko dira Donibane Garazin eta Hendaian. Garazin, Luisenia ostatuan "Otsoaren 7 umeak" taldeak antolatzen du saioa eta gomita "Kontrabanda" taldeak jasotzen du.
Hendaiako Bakarxoko ostatuan, 19:30etan, bertsu saioa. Antolatzailea "Sasi Bertsolariak" taldea da, eta gomita jasotzen duen taldea, "Tirrit".
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza