Taldekako Xilaba 2018-11-05

Tirrit eta Kontrabanda taldeak irabazle asteburuan

Tirrit eta Kontrabanda taldeak irabazle asteburuan

Taldeko Xilabako ligaxka aurrera doa eta laugarren asteburuko saioak jokatu dira, Hendaian eta Donibane Garazin. Hendaian, 'Tirrit' taldea nagusitu zen 'Sasi bertsolariak' taldearekin kontuan arituta. Bakarxoko ostatuan jokatu zen saioa.


Donibane Garazin, 'Kontrabanda' taldea izan zen irabazle 'Otsoaren 7 umeak' taldearekin lehiatuta. Luisenia ostatuan jokatu zen saioa, 100 lagunetik gora bilduta. 


Datorren asteburuan Baigorrin
Ostiralean 'Tirrit' eta 'Dilindan' taldean neurtuko dira Baigorrin, Manexenea ostatuan, 20:00etan hasita.

Dagoeneko hiru saio baino ez dira falta Taldekako Xilabaren ligaxka burutzeko. Azaroaren 16-17ko asteburuan amaituko da, Hendaian eta Azkainen jokatuko diren saioekin.

Finalaurrekoak eta finala
Ligaxkaren ondotik, Taldekako Xilabak bi finalaurreko izango ditu eta azaroaren 23an eta 24an jokatuko dira, Suhuskunen eta Baionan. Finala, abenduaren 1ean, Baigorrin.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza