Anjel Larrañga 2018-11-08

"Bertsoa gogorragoa da baina bete ere gehiago egiten du"

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) lagunarte giroan eta santa eskeko kopletan hasi zen bertso bidea egiten. 1980an Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen.

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) lagunarte giroan eta santa eskeko kopletan hasi zen bertso bidea egiten. 24 urterekin eman zuen pausoa, Zumaian gazte sariketa batean izena emanda. Bigarren gelditu zen, Patxi Etxeberriaren atzetik. 1980an Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen, etenaldiaren ondorengo hartan, Baldan, Xabier Amurizak lehenengo txapela jantzi zuen hartantxe.

Geroztik hamaika plaza egina da, batez ere librekoak eta, aitortu duenez, hortxe gozatu da gehien. Bere bertso bilduma ere argitaratuko da datozen urteetan, Auspoa sailaren eskutik. 

Anjel Larrañagak bertsoa eta trikitia, bere bi pasioak uztartu ditu bere ibilbide luzean. Bi lanak egin ere bai emanaldi askotan. Aitortu bertsoa gogorragoa dela, "baina, ondo ateratzen denean norbera bete ere gehiago igual".

100 bertso sorta inguru eta doinu berri asko
Festa lana bihurtuz liburu diskoa osatu berri du, Lankuren eskutik eta Joxean Agirrek idatzita. Iker Allur aritu da soinujole. Bere biografia, hainbat iruzkin (bertsolaritza aldetik Andoni Egañarena) eta bederatzi diskotan ondutako letrak dakartza. 100 letra inguru egin ditu Larrañagak, gehienak bertsoak: zortziko handi, txiki, hamarreko txiki...

Eta sortak bakarrik ez. Doinuak ere asko Larrañagak berak eginak dira. Horietakoren bat erromeritik bertso plazara ere iritsi izan dena, agurretan: 'Kupela kupela'.

Gaurko bertsolaritzaz, berriz, bertsolaritza oso ondo ikusten duela eta harrigarrizko maila dagoela nabarmendu ditu Larrañagak.

Eta orain arte bezalaxe, plazan jarraitzeko gogoz dago.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»