Heriotza 2018-11-15

Aitor Sarasua Maritxalar zendu da

Lehenengo bertso-eskoletako belaunaldi oparo hartako kide, bat-bateko bertsogintza eta bertsolaritza eragiletza jorratu zituen.

Aitor Sarasua Maritxalar bertsolaria eta bertsolaritza eragilea zendu da Itsasun. Aretxabaletan sortu zen 1967an eta lehenengo bertso-eskoletako belaunaldi oparo hartako kide izan zen, besteak beste, Arantzazu Loidi, Jon Iñaki Izarzelaia, Danel Goikolea eta anaia Jonekin batean, Almen bertso eskolan.

Eskolarteko eta gazte sariketan kantatua, baita Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketan ere. 1993ko Txapelketa Nagusian finalaurrekoetan kantatu zuen. Plazan ere ibili zen Aitor, belaunaldi ezberdinetako bertsolariekin bertsotan.

Fauna Txiki bat bertso berritan
Bat-bateko jardunaz gain, 1994an bertso jarri musikatuetan ere mugarri izan zen lana plazaratu zuten Aitor Sarasua eta Jon anaiek: Fauna txiki bat bertso berritan, garaiko egoera sozial, politiko eta euskalgintzaren inguruko ikuspegia kritikoa plazaratuz. Arrakasta handia izan zuen lanak. 

Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkartean
Itsasun bizi zelarik, Aitor Sarasuak urteetako lana egin du Bertsularien Lagunak Elkartean ere, zeregin desberdinetan. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendariza kide ere izan zen urte askoan.

Hileta, larunbatean 11:00etan, Itsasuko elizan.


Bertsularien Lagunak Elkarteak eskainitako bertsoa

Bizitzaren maitale
eta zerbitzari,
etxekoei emana,
lotua hitzari,
hain adar hauskorrean
zenbiltzan dantzari,
ez zitzaion gehiago
gelditzen ertzari,
agur ta mila esker
gure txepetxari.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu