Asteburuko bertso-agenda 2018-11-15

Bete-beteko asteburua

Bete-beteko asteburua
Xilabako kanporaketak, Bizkaiko Txapelketa, bertso jaialdiak, sariketak eta askoz gehiago asteburuan zehar. Bertso-agenda osatua ikusgai sareko plazan.

Azaroak 16, ostirala

Taldekako Xilabako kanporaketa jokatuko da Hendaian. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa Akelarri elkartean eta kantuan arituko dira Kosta ala kosta eta Kantiniersak taldeak.

Legazpin eta Ermuan bertso jaialdi banarekin gozatzeko aukera izango da. Legazpin kantuan arituko dira 22:30etan hasita Miren Artetxe, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue.

Ermuan aldiz 22:15etan hasita da saioa eta Maite Berriozabalen gidaritzapean igoko dira oholtzara Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio.

XXIV. Xenpelar Saria-ko lehen kanporaketa izango da Errenteriako Xenpela etxean. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da saioa eta kanturan arituko dira Jokin Bergara, Asier Galarza, Joanes Illarregi, Eli Pagola, Aitor Servier eta Ane Zuazubizkar.

Gainera ostiralez bertsorik ez da faltako Bergara, Zerain, Korres eta Zarautzen. Informazio gehiago hemen.

Azaroak 17, larunbata

Taldekako Xilabako kanporaketa Azkaineko Xoko Ona ostatuan. Arratsaldeko 18:00etan hasita bertso-afari formatuan kantuan izango dira Mattinsalto eta Eskukula taldeak.

Amasa-Villabonako San Martin jaietan bertso-saioa antolatu dute. Arratsaldeko 19:00etan hasitako da Elizan eta kantuan izango dira Miren Artetxe, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal eta Iker Zubeldia. Gai-jartzaile lanak Amaia Agirrek egingo ditu.

Gainera lagun-arteko saioak izango dira Gasteiz, Zeanuri, Usurbil, Donezbete, Aramaio, Zizurkil, Errenteria, Irura, Tolosa, Mutriku eta Galdamesen. Informazio gehiago hemen.

Azaroak 18, igandea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da Berrizen.  Arratsaldeko 17:00etan hasita herriko pilotalekuan kantuan arituko dira Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Julen Erezuma, Xabat Galletebeitia, Unai Mendiburu eta Imanol Uria. Gai-jartzaile lanak Begoñe Olabarriak egingo ditu.

Arratsaldeko 16:00etan Irun-go San Juan enparantzan bertso-saioa antolatu dute. Kantuan izango dira Irati Alcantarilla, Iker Altuna, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Egoitz Zelaia.

Gainera bertso-saio literarioa Donezteben Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariekin arratsaldek 18:30etan hasita Zinema aretoan. Informagio gehiago hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra