Disko berria 2018-11-27

Bertsoak ere badu 'Hezurbeltzak' talde berriaren lehen diskoan

Bertsoak ere badu 'Hezurbeltzak' talde berriaren lehen diskoan

Jon Maia bertsolariak eta Gorka Hermosa eta Jose Antonio Sori Pitti musikariek, Hezurbeltzak taldea sortu dute eta diska berria atera. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak.

1997ko agurreko bertsoa abiapuntu
Lauaxeta eta Lorca poeten inguruko lanean elkarrekin aritu ziren hirurak eta horren garapenetik etorri da lan berri hau, Jon Maiak Bertsoa.eus-i aitortu dionez.

Gaiak, ordea, soka luzea du eta Jon Maiak berak 1997ko Txapelketa Nagusiko finalean, bukaerako agurrean bota zuen bertsoak ematen dio sarrera diskoari:

Ama Extremadura
Aita Zamoratik
Abuela ta abuelo
herri hontan sustraitzen
asmatzeagaitik
neuk'e maita dezaket
guztien gainetik
Euskeraz badakit
bertsoz darabilkit
dena zuengatik
halaxe dagokit
Denek kantatu dute
nere ahotik. 

Horrez gain, beste hamaika kantu biltzen ditu diskak, horietako hiru kopla formatukoak, horietako bat Maiak berak asmatutako doinu batean jarriak.

Emanaldietan, bat-batean ere bai
Hezurbeltzak taldearen emanaldietan bat-bateko bertsogintzak ere izango du tarterik, Jon Maiak sareko plazari aurreratu dionez eta kontzertuetan bi tarte eskainiko dizkio bat-bateko sorkuntzari.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu