Poz desberdinei jarriak 2018-11-29

Uxue Alberdik poza aletu du eta album ilustratua sortu, bertsotan oinarritua. Alberdik hamar zortziko txikitan poz desberdinak identifikatu eta xomorro batekin lotu ditu: «Bada tximeleta poza, urduritasunarekin lotutakoa; bada kukurutxarena, nork bere buruarekin lasaitasunean sentitzen duena; matxinsaltoaren poza, euforiarekin lotua; marigorringoaren poza, lotsarekin nahasten dena; inurrien poza, kreatibitatearekin harremandua; kilkerrena, lagun eta parrandarekin erlazionatua; ipurtargi poza, espero ez dugunean ilunean agertzen dena; edo erleen poza, plazerarekin zerikusia duena, eztia dariona», azaldu du elgoibartarrak.
Bertsoei Iban Urizarrek jarri die doinua eta biek kantatzen dituzte lan honetan. Youtuben dago ikusgai. Eider Eibarrek egin ditu ilustrazioak, animalia eta inguru naturalarekin erlazioak sustatuz, hostoak erabiliz, zenbaitetan dimentsio desberdinetako ikuspegiak sortuz.
www.bertsoikaslega.eus gunean ere entzungai
Uxue Alberdik pozari jarritako bertso sorta Bertsozale Elkartearen www.bertsoikasgela.eus gunean ere ere entzun litezke berak kantatuta, beste hainbat sentimenduri buruzko bertso sortekin batean.
Argazkia: Elkar
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu