Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2018-12-03

Jone Uriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapeletako azken finalaurrekoa, Lekeition. Algortako bertsolariak finalerako txartela eskuratu du zuzenean eta jada erabakita dago Bilbon izango den zortzikotea.
Santi Brouard kiroldegia jokatu zen saioa eta honela gelditu zen sailkapena:
1- Jone Uria Albizuri 508,5
2- Etxahun Lekue Etxebarria 502
3- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 468,5
4- Ander Elortegi Garatea 462,5
5- Txaber Altube Sarrionandia 457
6- Arrate Illaro Etxebarria 455
Lekeitoko bertsoaldi hautaketa sarean dago jada.
Aitor Bizkarra finalista berria
Aurtengoan ere final parekidea utzi du Bizkaiko bertsolari Txapelketak. Bestalde, zortzitik bat berria izango da finalean, Aitor Bizkarra abadiñarra. Honako hau da zortzikotea:
Miren Amuriza Plaza
Nera Ibarzabal Salegi
Jone Uria Albizuri
Xabat Galletebeitia Abaroa
Etxahun Lekue Etxebarria
Onintza Enbeita Maguregi
Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
Aitor Bizkarra Ruiz
Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17:00etan, Bilbao Arenan. Finaleko ateak 15:30ean zabalduko dira.
Bertsosarrerak.eus
Finaleko sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere eskuratu ahal izango dira. Azkenik, finalaren egunean bertan txarteldegia zabalduko da Bilbao Arenaren kanpokaldean, 12:30etik aurre
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28