Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Finala 2018-12-14

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Euskal Telebistan

Larunbatean izango da 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Miribillan. Euskal Telebistaren bitartez ekitaldiaren jarraipen osoa egiteko aukera izango da. Finala zuzenean eskainiko da ETB4 katean eta EITB.eus atarian 16:55etan hasita eta igandeko Hitzetik Hortzeran finaleko onena ikusi eta entzun ahal izango da.

Finalaz gozatzeko zuzeneko emanaldia

Larunbatean arratsaldeko 16:55etan hasiko da 2018ko Bertsolari Txapelketako finalaren zuzeneko emisioa; telebistan ETB4 katean eta interneten EITB.eus web atarian. Ilaski Serranok aurkeztuko du eta ondoan izango du Igor Menika iritzi-emaile lanetan.

Finaleko zortzikotea, prest.

Hiru finalaurreko jokatu ostean osatu da Bilbao Arenan kantatuko duen finaleko zortzikotea. Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” eta Aitor Bizkarra Ruiz dira oholtzara igoko diren bertsolariak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da finala eta Miribillako Bilbao Arenan eta gaueko 21:30ak aldera jakingo dugu Txapeldunaren izena.

Bizkaiako finala igandeko Hitzetik Hortzeran

Igandeko Hitzetik Hortzera programak protagonista berezi bat izango du, Miribillako finala. Arratsaldeko 15:00etan hasiko den programan, finalean bizitako giroa ikusi, bertsoaldi onenekin gozatu eta oholtza gainean bertsotan aritu diren protagonisten hitzak entzungo ditugu.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu