Onintza Enbeita - Bizkaiko Bertsolari Txapelduna 2018-12-18

"Zenbait gaitan barruak mugitu zitzaizkidan, baina esan beharra neukan"

Ospakizun luzea eta astelehen gozoa izan zuen Onintza Enbeita Bizkaiko bertsolari txapeldun berriak. Presio berezirik gabe joan izanak lagungarri gertatu zitzaiolakoan dago. Horretaz gain, aitortzen du berak egin zuen saioan zerikusia izan zuela gaiei berak nahi zuen ikuspuntutik heltzen eta garatzen asmatu izana ere, batzuetan barrenak asko mugitu arren: "baina egin beharra sentitzen nuen" dio.

Bertsoari adierazi dionez, Onintza ariketaz ariketa joan zen, bakoitza mimatzera eta denetan gustura esertzen zen. Hala ere, ez zuen bere burua buruz burukorako ikusten: "hemen jende gehiagok ere kantatu du ondo..." esaten zion bere buruari.

Bizkaiko Txapela plazaz plaza dagokion mailan ibiltzea du orain datozen bi urteetako helburua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza