Gazte Sariketak 2019-01-14

Haritz Mujikak irabazi du Mikel Laboa sariketa, Donostian

Haritz Mujikak irabazi du Mikel Laboa sariketa, Donostian

Haritz Mujika asteasuarrak irabazi du VIII. Mikel Laboa Sariketa. Larunbatean jokatu zen Donostiako Kafe Antzokian honako sei bertsolari hauek kantuan zirela: Ane Zuazubiskar, Aitor Etxebarriazarraga, Jon Gurrutxaga, Nahia Ibarzabal, Haritz Mujika eta Itxaso Piquer.  Gurrutxagak eta Mujikak jokatu zuten buruz burukoa. 

Agurretan Mikel Laboa gogora ekarri zuten bertsolari gazteek. Gurrutxaga azpeitiarrak Iñaki Garmendia "Laja" trikitilari zendu berriari eskaini zion agurra.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza