Asteburuko bertso-agenda 2019-01-18

Bertso-saio ugari asteburuan

Bertso-saio ugari asteburuan
Ataria-ko bertso jaialdia Tolosan, Bertsotruk saioa Barakaldon, bertso-saioak Zeanuri eta Mungian izango dira asteburuan bertsoarekin gozatzeko aukeretako batzuk. Agenda osoaren berri sareko plazan.

Urtarrilak 18, ostirala

Lagun-arteko hiru saioa izango dira ostiralean. 20:00etan Zerain-eko Otatza sagardotegian. 20:30etan bertso-afaria Zerain-eko Oiharte sagardotegian. 22:00etan bertso-afaria Iruñeako Errotxapea Gaztetxean.

Urtarrilak 19, larunbata

Ataria bertso jaialdia arratsaldeko 19:00etan Tolosako Leidor Antzokian. Kantuan arituko dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzaile lanak Amaia Agirrek egingo ditu.

Bertsotruk Euskal Herriko Bertso-eskolen arteko desafioak eguerdiko 12:30etan Barakaldoko San Bizenteko plazan.

Lagun-arteko saioak izango dira Markiña-Xemein, Itzaltzu, Etxaleku eta Itziarren.

Urtarrilak 20, igandea

Eguerdiko 13:00etan hasita bertso-saioa izango da Mungia-ko Andra Mari estalpean. Kantuan izango dira Aitor Esteban, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Jone Uria.

Bertso jaialdia izango da arratsaldeko 18:00etan Zeanuri-ko frontoian. Oholtzara igoko dira Sustrai Colina, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanak Arkaitz Estiballes-ek egingo ditu.

Bestalde lagun-arteko saioak izango dira Irun eta Itziar-en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra