Erakusketa Amorebieta-Etxanon 2019-01-23

Bertsolarien erretratuak, Txomin Goyoagaren pintzeletik

Bertsolarien erretratuak, Txomin Goyoagaren pintzeletik

Txomin Goyoaga margolariak kultur munduko 53 sortzaile eta eragile erretratu egin ditu, horietako asko bertsolarienak. Urte askotako lana da eta Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan daude ikusgai. 'Euskerean Bidetik' izena du du erakusketak, bertsolari, poeta, kantariak eta euskaltzaleak bildu ditu euskararen alde egindako lanagatik.



Fernando Aire Xalbador izan zen margotu zuen lehena. Lehengo eta oraingo bertsolariak hautatu ditu, hasi Pello Errota, Txirrita, Bilintxen garaikoetatik eta gaur egunekoak barne: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Uxue Alberdi... Artelanak oihal gaineko olio-erretratuak dira.

Erakusketa uztailaren 10 arte egongo da zabalik.

(Argazkiak: www.hauxeda.com)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza