Bizkaian 2019-01-23

Zilekoa bertso eskolan izena emateko epea zabalik

Zilekoa bertso eskolan izena emateko epea zabalik

Zilekoa Bizkaiko neska bertsolari gazteen topalekuan izen emateko epea zabalik da, urtarrilaren 31ra arte.

Ekimen honen hirugarren edizioa da aurtengoa eta helburu nagusia da Bizkaiko neska bertsolari gazteen topaleku izatea, euren arteko konfiantza-sarea sendotzea eta nesken ahalduntzean eragitea bertso eskoletatik plazarako bidean.

Miren Amuriza eta Oihana Bartraren gidaritzapean
Saioak larunbat goizetan izango dira, Miren Amurizaren eta Oihana Bartraren gidaritzapean, Larrabetzun eta Durangon.

Formatuari dagokionez, saio denek izango dute antzerako egitura: lehenengo zatian, emakume erreferentzial baten bisita, eta eurekin bizipenak konpartitzeko aukera izango da. Ostean, bertso eskola.

Otsailetik maiatzera izango da, hilean behin. Onintza Enbeita, Ine Osinaga eta Uxue Alberdi izango dira aurten gonbidatuak.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu