Hirugarren edizioa 2019-01-29

Bertso Erronda lehiaketako hirugarren edizioa abiatuko dute gaur Bilbon, Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte. Lau kanporaketa eta finala izango ditu ekimenak. Astero jokatuko dira saioak, 19:30etan hasita. Finala otsailaren 28an, Zazpikatu gaztetxean.
Lau kanporaketak
Lehenengo kanporaketan ariko direnak: Maddalen Ruesgas, Ander Anakabe, Urko Arregi, Paule Loizaga, Igor Galartza eta Nahia Ibarzabal, Adaxka kultur elkartean.
Bigarren saioa otsailaren 5ean, Errondabide tabernan: Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Maider Barañero, Lierni Rekondo, Jon Ander Oregi eta Kerman Diaz.
Otsailaren 12an hirugarren La Villa tabernan: Unai Mendiburu, Maite Sarasola, Asier Alcedo, Ane Peñagatikano, Enare Muniategi eta Gontzal Belategi.
Laugarren kanporaketa, Bira tabernan, otsailaren 19an: Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza