Jon Lopategiren Heriotza 2019-02-12

Jon Lopategi: bere garaia berritu eta etorkizuna erein zuen bertsolaria

Sareko plazak Jon Lopategiri hiletan kantatutako bertsoak eta bere ibilbideari buruzko testigantzak bildu ditu: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Xebastian Lizaso, Jone Uria eta Xabier Amurizak utzi dituzte beren testigantzak.

Bertsozale, gizarte eragile, lagun eta senideen agur beroa jaso zuen Jon Lopategik Muxikan. Eliza eta kanpokaldea jendez gainezka izan zen bertsolari handiaren agurrean. Belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozaleak elkartu ziren Ariatza auzoan. Bertsozale Elkarteko ordezkaritza zabala izan da bertan eta baita beste hainbat erakunderena ere.

Sareko plazak Jon Lopategiren ibilbideari buruzko testigantzak bildu ditu: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Xebastian Lizaso, Jone Uria eta Xabier Amurizak utzi dituzte beren testigantzak. Nabarmentzekoak: Jon Lopategi bere garaia berritu zuen bertsolaria izan zela eta transmisioan ere bide bat ireki zuela.

Bertsoak bere omenez
Lopagegiren errautsak bertan zirela egin ziren hileta elizkizunak eta bertsorik ere ez zen falta izan bere omenez. Jon Enbeita, Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze, Juan Mari Areitio eta Anttonmari Aldekoa-Otalora aritu ziren kantuan.

Prentsan ere jarraipen zabala
Jon Lopategiren heriotzak prentsan ere jarraipen zabala izan du. Hona hemen horietako batzuk:

Unai Iturriaga: "Jonek plan bat zeukan" (Berria)

Iratxe Ibarra: "Eskerrik asko, Jon!" (Berria)

Xabier Amuriza: "Jon Lopategi fenomeno berri bat izan zen bertsolaritzan" (Berria)

Igor Elortza: "Argi baltza" (Gara)

Rufino Iraola: "Frankismoaren kontrako ikonoa" (Diario Vasco)

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa