Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2019-02-12

Eskolartekoa hastera doa

Eskolartekoa hastera doa
Lehenik herrialdeetakoak jokatuko dira eta Euskal Herriko finala gero, ekainaren 8an, Saran. Ostiral honetan hasiko da Gipuzkoakoa.

Eskolarteko bertsolari txapelketa hastera doa, 31. izango da aurtengoa. Lehenik herrialdeetakoak jokatuko dira eta Euskal Herriko finala gero, ekainaren 8an, Saran.

15-18 urteko gaztetxoek hartzen dute parte lehiaketako atalean eta umeek lagunarteko parte hartzea izaten dute, herrialdearen arabera. Eskolartekoak idatzizko atala ere badu, herrialdeetan gauzatzen dena.

Gipuzkoan ostiralean
Gipuzkoan ekingo dio bideari ostiral honetan eta 23 parte hartzaile izango ditu bat-batean. Bi hilabetetan zenbait saio eginda, jai giroan amaituko da Lasturren, apirilaren 5ean. Egun berean egingo da Eskolartekoa Nafarroan; Arantzan elkartuko dira bertsozale gazteak.

Maiatzean jokatuko dira Araban, Bizkaian eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Bizkaian lau saio egingo dira finalaren aurretik; maiatzaren 25ean finala.

Maiatzaren 25ean elkartuko dira Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsozale gazteak ere; Hazparnen izango dute hitzordua.

Araban bi egun hartu ohi dira, adin ezberdinetako gazteentzat: nerabeek maiatzaren 11n ospatuko dute Eskolarteko jaia, Legution, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Gazteagoentzako maiatzaren 25ean izango da festa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza